XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskera nola kemendu?

Aspaldi onetan asko idatzi digute gai onetzaz idazle jatorrak.

Euskera goi goraño jasua ikusteko zaletasun gartsua dakusgute.

Goralketa ontarako erarik egokiena zer?.

Eta emen buru askatze aundiak dabiltzkite.

Euskera goraldu biar degu; bai, ontan denok bat gera.

Nola?.

Eta galdera oni erantzun eginkorrik ez diote ematen nere ustez.

Euskeraz itz egitia biar degu; euskaldun guztien artian al bada; abertzale guztien artian beintzat nai luke; Euzkadi maite dunak, euskera maitatzia du lenengo agindua.

Bañan gure eskuan al dago guztiei euskeraz itz egin eraztia?.

Biar bada guk gere artian itz egingo degu, baño ¡beste ortaraño iristeako ba daude bi oinkada...!.

Guk gaur ez daukagu kemenik guztiai eta ez ta gutxiagori ere euskera erabilli azitzekorik: gero eta geiago itz egin eraztia nola bait lortu gentzake; gaurko aberkoi indarrak botika azkarragoa nai luke, berotasun onekin batian azkarrena lan egingo luke: ez gaur erdeldun abertzalea eta geroago, bear bada, euskelduna; baizik asera aseratik euskelduna.

Nik uste, ekin geniokela beste bide batetik, euskera nola edo ala gaur bertan izan leikela giza artekoa.

Itz egin ezin bada, irakurri beintzat; eta au gure eskuan daukagu; ortarako ordea guztiak irakurriko dituzten gaiak euskeraz idatzi biar dute.

Jolas gaiak edo deporteak dirala esango nuke geiena irakurtzen diranak: gutxi dira benetan baztarrean uzten dituztenak; ortik ekin genioke bada pitinka pitinka: idazleak ba daude eta jatorrak gañera: gure izparringiak erdera ordez, euskeraz partzea ez det uste ainbat kaltegarria izango lutekianik.

Irakurleak ez det uste euskeraz dagolako baztartuko lutekianik; bestela oien abertzaletasuna eta auntzen gaberdiko eztula berdin, berdin.

Beste gai asko ere ba dabiltz gure artean gira biraka ixkanbillan, gai egokiak oso pozik irakurri oi diranak.

Goguan dauzkat oraindik igesiko gure Zaizuri jaunaren idaztitxoak.

¡Goxoak ez ba ziran gero! Ez dakit aurten nun gorde zaigun.

Zaizuri dala edo beste bat dala, ez luteke gaizki emango orain ere usai artako idaztiak.

Gañerontzeko gaiak elkor xamarrak dira askotan, eta ez dira errex irakurtzen, onura artzen ez bada beintzat eta ala ere askok ba dute lan.

Irakurtzeko, idazkaiak bear du bere xamurtasuna: psikoloji asko bear du idazleak; ariñ eta xamur idatzi bear du: arintasun eta xamurtasun oiek, naiz idazleak ez eman, Jolas gaiak berak dituzte: ontan daukate aldea beste gaiakin.

Keristi.